XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III KRISTAUA.

Idazle kontuan ez ta bai ari dira kritikoak Baroja'ri buruz; kristautasunari dagokionean ez, emen ez dago otezkorik.

Argi ta garbi esan zitun esatekoak mundu guziaren aurrean eta ez det uste iñorentzat berri izango danik emen esan dezaketen ezer ere.

Don Pío el impío izendatzen zun Baroja'k bere burua.

Gizartean beti jator ta zentzudun azaldu zanak idazkietan ixuri zizkizun, agian, bere griña txarren beazun gaizkilleak.

Amaikatxo kalte egiñak dituzu Pio Baroja'ren idaztiak irakurle artean.

Lenago ere esan degu 98'ko idazleak ia denak aldi artako ekaitz zakarrak kutsatuta eskeiñi zaizkigula.

Pio Baroja izango da bear bada eziñ loi ontako idazlerik lotsagabeenetakoa.

Iñoren kontra asteko etzuen batere bildurrik izan.

Eleiza katolikoa, apaizak, jesuitak, santuak, Ama Birjiña, Kristo berbera denak zikindu zitun bere luma ariñak, poliki zikindu ere... Zenbait irakurle lilluratzeko ain poliki.

Iñoiz baten batek esaten zidan, Hugo Wast'en liburuak baño askoz ere egokiago litzaigukela Baroja'renak euskeratzea....

Bat edo beste kendu ezkero onak omen dira gañerakoak....

Norbera ere konturatu gabe gaitzaren eztena polito sakoneratzea, ori da, ori.

Onen zuzen ta ixil azi ona ereiten jakingo bageneki....

Baroja'ren nobeletan birauak eta zatarkeriak zenbatu eziñak dituzu.

Apaiz eta praileen kontra batez ere idaztira datorkien bakoitzean askatzen ditu goxoak: tripazale, arroputz, zikin, aul, eta eztakit nik zenbat onelako pekatu bizkarreratzen dizkigun....

Kristau zintzoen kolkotik ere naiko parre egindu.

Alde gaizto gabeko gizonik ez dago munduan Baroja'rentzat eta berak alde ortatik bakarrik ikusten ditu komeni zaionean.

Loyola'ko San Iñazio, Santa Teresa, Kristo bera ere ostikoka dabiltza bere idaztitan.

... Kristoren bizitza kondairan ezartzeko ez omen ditugu bear ainbat argibide, aldi artako kondaira-gilleak ixil-ixil bai daude.

Gezurra Ebangelioak.